Taloa. Eukene

Euskal Herriko janari goxoenak ezagutu nahi dituzu?
“Goazen, goazen, taloak prestatzerat” kanta esaten duen moduan  Euskal Herriko taloak oso goxoak dira eta oso erraza da janari hau egitea.
Taloak gustatzen zaizkizu???
Taloak Euskal Herriko leku guztietan egiten dira.

Taloa ogi zapal mota bat da, arto irinez egindako orea eta xafla biribilean eskuz zabaldu ondoren, txapan egosten den jakia, Euskal Herrian tradizio luzea duena.

Osagaiak:
  • 350gr artirina (horia)      
  • 250ml ur epel

Prestaketa
Jarri artirina ontzi zabal batean, artirina baztertuz erdian zulo bat egin eta erantsi pixkanaka ur beroa, gatz pittin batekin. Erantsi ura, irinak eskatu bitartean. Landu eskuekin. Busti trapu bat urarekin eta estali orea 30 minutuz.
Atera esku-pilota tamainako bolak eta kolpatu, pixkanaka, ostia biribil eta fin-fina bihurtu arte. Zartatzen bada, lasai: landu gehiago.
Jarri zartagina su bizian. Gorritu taloa bi alderdietatik, tolestu aurretik, ipini bertan nahi duzun gauzak, adibidez, txorizo egosia, gazta guria, antxoa gaziak, eztia, txistorra..


Iruzkinak