Agurra noiz egiten da, hasieran ala bukaeran? Agurra mutilen dantza egin ondoren dantzatzen da,hau da,hasieran. Gehienetan emakumeak dantza egiten dute baina noizbehinka gizon batzuek dantzatu egiten dute. Agurraren historia oso goiz hasi zen eta aldaketa asko eta handiak egon dira.Goazen ikustera! Ez galdu aukera!
Euskal dantzak euskal kultura eta folklorearen osagai garrantzitsuak dira. Herri, eskualde edo lurralde batetik bestera dantzak aldatu egiten dira, baita esanahia eta dantza egiteko modua ere. Dantza batzuk oso zaharrak dira, ia betidanik egon dira Euskal Herrian, baina badaude antzinako dantzen bertsio berrituak ere.
Zer da? Zertan datza?
Agurra dantza bat da non goraintzi moduko bat egiten da.Gehienetan ezkontzetan dantzatu egiten da baina baita dantzari egunean edo alardearen batean ere.Agurra brokel-dantzan dantzatuz gero, dantzariak bi lerrotan izango dira, buruzagia aurrean dutela.Agurra dantzatzerakoan, kontuan izan behar da brokel-dantzan dantzatuko den edo soka-dantzan emakumeari dantzatuko zaion.Agurra dantzatzeko urrats segida bat asko hedatu da, baina zortziko eta doinu zaharren logika berarekin, agurra dantzatzeko urratsen hautaketan dantzariak askatasunez joka dezake. Agurra euskal dantzaren barruan sailkatzen da.
Lehen datuak noizkoak dira?
Lehen datuak Iztuetaren liburua argitaratu eta lau urtera, 1828an, Fernando VII.ak eta bere emaztea Gipuzkoara egindako bisitan eskaini zitzaizkion dantzetan ere ageri da. Bildutako deskribapen horretan "Burruca" izenarekin aurkezten da dantza hori, baina deskribapenaren arabera, brokel-dantza litzateke.Gaur egun “Agurra” izenarekin ezagutzen dugu.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina