Sokatira Britaina Handian sortutako kirol bat da, baina Euskal Herrian hain beste egin denez euskal kirol bat sortu da.
Sorrera
Sokatira gaiztoen indar mistikoaren irudia adierazten duen adibidea da. Duela ia 4000 urte antzinako Egipton egin zen. K.a. 500. urtean Grezian egiten zen. XII. mendean Txinako enperadoreak agindu zuen txapelketetan egotea. XIV. mendean Mongolian eta Turkian ere txapelketetan onartu zuten. Europan, K.o. 1000. urtean lehen aldiz egin zuten, eta herrialde desberdinetan agertzen eta kirol moduan hartzen hasi zen.
1920. urteko Anbereseko joku olinpikoetan sokatira kirol bat izan zen. XVI. mendean Frantzian eta Britainia Handian txapelketa oso onak daude. Garai hartan kirol honi garrantzi handia ematen zitzaion. Selekzioak egiterako orduan, adin eta pisu berdineko pertsonak aukeratzen zituzten.
Sokatira olinpiadetan
Sokatira bost joku olinpiko desberdinetan agertu da. Lehen aldiz 1900. urtean, Pariseko jokoetan, Joku horietan Frantziak eta Sueziak lehenengo postua lortu zuten, eta ez zuten desenpatatu. 1904. urtean Estatu Batuetako San Louisen ospatu zuten, Estatu batuetako taldeak irabazi zituen hiru dominak. 1908. urtean Londresen ospatu ziren jokoak, eta Britainia Handiak irabazi zituen hiru dominak. 1912. urtean Estocolmon ospatu ziren jokoak, urrezko domina sueziak irabazi zuen. 1920. urtean Amberesen ospatu ziren jokoak eta Britaina Handiak irabazi zuen urrezko domina.
Sokatira Euskal Herrian
Sokatira euskal herrian betidanik egin dela esaten da, baina esaten dutena da garai hartan gehien egiten zutenek Euskal marinelak izaten ziren. Egiten zuten lanari eta esfortzuari esker, haien artean lehiatzen hasi ziren. Soka hitza zelten hizkuntzako hitz bat da. Lehen, Euskal Herriko kale gehienetan egiten zen sokatira jolas moduan.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina