Idiazabal gazta. Paula

IDIAZABAL GAZTA, munduko onena!
Esaera zahar honek esaten duenez ”Apaizaren lapikoa, txikia baina gozoa” hori gertatzen zaio Idiazabal gaztari. Izena badu baina badakizu gai eta teknika zaharrekin dagoela egina? Txapela buruan eta ibili munduan da janari honek egiten duena, baina Euskal Herrian dago egina. Hori dela eta, gure lurraldean hainbat txapelketa egiten dute. Bestalde, norbaitek probatu nahi badu ,jarraian osagaien eta errezetaren berri ere izango du. On egin!
Resultado de imagen de idiazabal gaztaHau guztia esan eta gero, bada garaia gazta ikaragarri honen inguruan gehiago jakiteko!

EZAUGARRIAK


Idiazabal gazta oso ezaguna da mundu osoan, izan ere, bere ezaugarriak berezi egiten du. Alde batetik,  janari mota honen zaporea bizia da, ahoa betetzen du, orekaduna, garbi eta sendo heldutako ardiko esnetarako izaera nabarmena da.
Bestalde, bere usaimena sarkorra eta garbia da, gainera Usain arraroen absentzia egon daukan gazta da.
Bukatzeko, arditik ateratzen den jaki hau elastikotasun gutxiago eta ehundura hauskorragoak ditu, horren ondorioz, pertsona askori gustatzen zaio.







NON EGITEN DA?


Janari honen izena Idiazabal herritik dator, izan ere, han egiten da zoragarri dagoen gazta hau.
Hala ere,  Goierritik kanpo ere ekoizten dute, hala nola Tolosaldean, Urola erdian, Araban, Nafarroan eta Bizkaian.


BITXIKERIAK


Badaude gazta honi buruz hainbat bitxikeri batik bat txapelketak egitearena. Esan dezaket Ordiziako Idiazabal gazten lehiaketa garrantzitsuena dela, arditik aterako janaria  onena zein den esaten bada. Han parte hartzen duen gaztaren erdia epaimahaiko epaileek dastaketa unean jan ohi dute, gazta irabazlea suertatu den erdia enkantera ateratzen da. Aurreko urtean Zeanuriko Ipiñaburuk irabazi zuen eta Catalana Occidentek erosi zuen Ipiñabururen gazta erdia, 7.600 euroan.
Baita Idiazabal gazteen eguna ere ospatzen da, Idiazabal herrian.





ELABORAZIOA


Badakizu nola egiten den Euskal Herrian elaboratzen den ardiz egina dagoen elikagaia?




Hemen bekaldean duzu errezeta egiteko bideo bat:



Iruzkinak