Idi-probak. Ainhoa

IDI PROBAK

“Txapela buruan eta ibili munduan” esaera zaharrak esaten duen moduan kultura eta gauza tipikoak ezagutzeko mundutik bidaiatu behar duzu. Testu honetan idi probei buruz hitz egingo dizuet.
Ba al dakizu nola sortu ziren idi probak? Erantzuna ez bada aukera paregabea izango duzu testu honetan Euskal kirol honi buruz informazioa aurkitzeko.
                Ez galdu aukera hau!

Jatorria

Idi-demaren jatorria antzinean euskal baserritarrek lurra lantzeko eta garraiorako erabiltzen zuten idietan dago. Lan horietatik erronka eta apusturako jokoa sortu zen. Gaur egun idien erabilera mekanizazioaren ondorioz ia guztiz galdu den arren, oraindik ospatzen dira idi-demak Euskal Herriko herrietan, bereziki jaietan, erakustaldi moduan.Kantabria, Asturias eta Kanariar Uharteetan ere jokatzen da.

Zertan datza

Idi-dema edo idi proba idi-pare batek (bakan batzuetan idi kopurua handiagoa bada ere) 1.500 eta 4.500 kilogramo arteko probarria izeneko harria probaleku edo plaza batean zehar denbora mugatu batean ahalik eta distantzia luzeena helburu duen herri kirola da. Idiak gidatzen dituenari idi-probalari deritzo. Denbora jakin batean ahalik eta plaza gehien egitean datza idi-demaz. Garai batean idi-pare bakoitzak eginiko lanak bi orduko iraupena ere izan zezakeen. Geroztik asko laburtu da denbora eta ordu erdi da iraupen normala, baina apustuetan luzatu daiteke.

Nola gauzatzen da?

Denbora jakin batean ahalik eta plaza gehien egitean datza. Idi-pare batek baimendutako gehienezko pisua gainditzen duenean, harriari gainpisuko kilo bakoitzeko kilo t'erdiko pisua jartzen zaio.
Behin plazan iritsita, epaile eskudunak txanden zozketa egiten du. Hasieran jardun behar izateak kaltegarritzat hartzen da, ez baitute beste aurkako lanaren erreferentziarik. Baina betiere ez da hobea izaten azken tokian aritzea, lehengoek marka handia egiten badute, horrek etsipena eragin baitezake.
Irteera-agindua txistua joz ematen da. Batez ere, harria plazaren zabalera markatzen duen marratik atera ez dadin saiatu behar dute.
Parte-hartzaile bakoitzari dagokion denbora normalean 30 minutukoa da. Apustuetan batzuetan denbora gehiago izaten da.Denbora-epea edozein izanda ere, behin amaitu ondoren, epaileek egindako distantzia neurtzen dute, eta plazetan ematen dute. Parte hartzen duten idien kopurua kontuan izanda probak "bakarka" izaten dira harria animalia bakar batek herrestan eramaten duenean edo "bikoteka".

Probalekua


Probalekua guztiz horizontala izan behar du, aldaparik gabea eta askotan herriko plazan kokatzen da. Plazaren luzera aldatu egiten da herri bakoitzaren arabera. Distantzia 22 eta 28 metro bitartekoa izaten da, herri bakoitzaren arabera plazaren luzera aldatzen da. Antzinean probak garatzen ziren kale batean edo ezaugarri egokiko herriko plazan. Gaur egun erronkak lehiaketei eta txapelketei bide ematen ari zaizkie. Normalean harri mota bakar bat erabiltzen da, izan ere, harri gehienekin irrista egiten dute eta hori kaltegarria da.

Iruzkinak