Euskara. Maitane

Euskara

Euskara Euskal Herriko hizkuntza da “Euskal Herrian euskaraz nahi dugu hitz eta jolas…” Hizkuntza isolatua da ez dakigulako nondik datorren. Hizkuntza honi buruz gehiago jakin nahi baduzu segi ezazu irakurtzen.

Euskaraz hitz egiten dutenei euskaldun deritze. Gaur egun, Euskal Herrian gutxiago
hitz egiten da, gaztelania eta frantsesa nagusitu direlako. Euskara Espainia eta Frantzian hitz
egiten da.
714.136 pertsonek hitz egiten dute eta 1.102.391 ulertzeko gai dira. Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroako Foru Erkidegoko iparraldean hizkuntza ofizial bezala dute. Honen erakunde araugilea Euskaltzaindia da.


Euskal hiztunen
proportzioa
Berdea:0-20
Horia:20-50
Laranja:50-80  Gorria:80-100    




Euskalkiak:
1960.urtean euskara batua sortzen hasi ziren, euskalkiak zailak zirenez  hizkuntza hau pertsona gehiagok hitz egiteko helburuarekin. Euskalkiak euskararen dialektoak dira. Euskara batua sei euskalkiekin sortutako nahasketa bat da, Bizkaiera, Gipuzkera,Nafarrera, Nafar-lapurtera.,Zaraitzuera, Aezkoako hizkera eta Zuberera.


Gaur egun:  
Euskarak lurralde eta funtzioak galdu ditu Ipar Euskal Herrian. Hegoaldean, ordea, irabazi egin ditu.Gaur egun, euskaldun gehienak hirietan bizi dira.
Hainbat tokitan euskara ez da ofiziala eta, ofiziala den tokietan, ez dago erdal hizkuntzen pare.
Honek esan nahi du euskara gehiago hitz egin behar dugula leku askotan ja ez delako hitz egiten.

             

Iruzkinak