Euskal pastela. Leire

EUSKAL PASTEL GOXOA

Euskal Herriko sukaldaritzan sortutako plater eta elikagaietan oinarritutako sukaldaritza da.
Euskal Herriko pastel gozo hau Euskal Herriko hainbat lekuetan jaten da,hain zuzen ere,Lapurdin. Oso ospetsua da barruan daukan pastel-kremagatik.

Osagaiak
  • Arrautza bat
  • 2 gorringo
  • Azukrea 200 g
  • Irina 250 g
  • Gurina 200 g
  • Limoi birrindura
  • Cointreau
  • Mahaspasak
  • Orejoiak
  • Pastel krema

Elaborazioa
Azukre, gurina, irina, gorringoak, limoi birrindura eta Cointreau zarraparaz - honelako ordenan - nahasketa hanpatu bat lortu hagadun irabiagailua erabiliz. Molde biribil desmuntagarri bat gurina eta irinaz estali. Gero masa arin batekin estali eta hozten utzi. Beste aldetik, zenbait orejoi txikituak eta pasak pastel kremarekin nahastu. Nahasketa  hori lehen prestatutako moldean bota eta masa gehiagorekin estali. Pastela arrautza irabiatuz estaltzeko pintzel bat erabili eta tenperatura altura laberatu 45 minutuz.


Euskal pastelaren historia
Euskal pastelaren izen berezietako bat; bixkotxa ere esaten zaio euskaraz, eta gateau basque frantsesez. Hasieran euskal pastela etxean zegoenaz egiten zen. Eta pixkanaka aldatuz  joan da pastel-kremaz beteriko egungo tarta gozoa lortu arte. XVII. mendean euskal pastel honen lehendabiziko aipamenak agertu ziren, fruituez beteta eta bukaeran kremazko pastela agertu zen.




Hauek dira Arantza Meaben hitzak,euskal pastelean aditua:
“Niretzat garrantzitsuena lehengaia kalitate handikoa izatea da. Lurrak ematen duen produktura mugatzen naiz ni. Oso garrantzitsua da landari loturiko azoka batera lurraren emaitzez egindako elikagai batekin joatea", ziurtatu du.


Prezioak
Hauek dira euskal pastelaren prezioak azoketan:
Euskal Pastela arrozarekin:10.50€
Euskal Pastela gaztarekin:10.50€
Euskal Pastela txokolatearekin:10.50€
Arantzaren Euskal pastela:10.50€
Hauek dira Arantzak gehien saltzen dituen Euskal pastela.

Euskal pastela gaur egun
Gaur egun, gure inguruko gozogileek garai bateko pastelaren errezeta hobetu dute. Hainbat aldaketekin egin dute: kremarekin, txokolatearekin, marmeladaz beteta…
                 Zoaz azoketara Euskal pastel goxo hauek  erostera!!







Iruzkinak