Orain arraun izeneko kirol bat azaldu egingo dut arrauna itsas, ibai edo lakuen uretan ontzi gainean burutzen den kirola da. Arrauna bi motatan sailkatzen da eserlekuaren arabera: tosta (finkoa) edo aulki mugikorra. Orokorrean, gaur egun, lehenengoa Bizkaiko golkoan erabiltzen da eta bigarrena lakuetan edo itsasadarretan.
HISTORIA
Hainbat mendeetan zehar kostaldeko arrantzarako erabiltzen ziren ontzi haiek. Guztiz garrantzizkoa zenez arineketan bueltatzea arrantza ahalik eta gehien saltzeko, antzinako biziraute modu hori abiadura kirola bilakatu zen. Bizkaian Bilbon eta Gipuzkoan Pasaian, kostaldera hurbiltzen ziren eta lehorreratu nahi zuten belauntzi handiei laguntzeko, traineruen moduko ontziak erabiltzen ziren, eta ogibide horretatik ere norgehiagokak sortu ziren. Hasiera batean desafioak eta apustuak izan ziren arraunaren erdigunea. Geroago federazioak, txapelketak eta 2003.tik aurrera liga egonkorrak sortu ziren, beste hainbat kiroletan bezala…
NOLA EGITEN DIREN
Bateletan, adinaren arabera, 1000, 1.500 edo 2.000 m-ko luzerakoak dira. Gehienetan ur lasaietan; hau da, lakuren baten. Gehienak negu amaieran eta udaberriaren hasieran izaten dira.
Trainerilletan, 3.500 m-ko luzerakoak dira. Estropada antolatuko den herriaren arabera mota askotakoak izan daitezke, itsasadarrean, portuan, itsasoan, zati bat parte baten eta bestea beste baten.
KONTXAKO BANDERA
Nik duela bi urte kontxako banderara joan nintzen kontxako bandera horrek Donostian ospatu egin zen beti bezala. Badakit estropada honek kirol ospetsuena da hau da estropada honek kirolaren lehen ariketa fisikoa zen.Nik joan nintzenean urdaibai bermeoko trainerua irabazi zuten eta flipatu egin nuen nola jend guztia beste traineruetako jendea nola guztioak batera ospratu zuten niretzat momentu oso soragarria izan zen lehen aldia izan zelako ikusi egiten nuela Euskal Herria bilduta.
ITSASOKO AMA ARRAUN TALDEA
Itsasoko Ama Arraun Elkartea Santurtziko arraun elkarte beteranoa da, 1967an sortutakoa. "Sotera" da traineru ezagunaren izena. Azken urteotan emaitza apalak lortzen baditu ere, taldeak palmares luzea dauka, tartean Kontxako Bandera hiru aldiz irabaziz.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina