Arrantzaleak. Jone L.

EUSKAL ARRANTZALEAK, ONENAK!


“Desde Santurtzi a Bilbao vengo por toda la orilla” abestiak esaten duenez, arrantza Euskal Herriko bazter guztietan egon da historian zehar, baina… Ziur al zaude arrantzari buruz guztia dakizula? Testu hau zure zalantza guztiak argitzeko aukera paregabea izango da.
Ba al zenekien baliabide bat zela itsasertzeko herri gehientsuentzat? Hau eta gauza gehiago aurkituko dituzu hemen. Gustatuko litzaizuke arrantzaren historia ezagutzea? Ez galdu aukera hau! Ezetz asmatu zer nolako arrainak arrantzatu diren historian zehar.
Hartu zure denbora makina eta bidaitu arrantzaren historiatik zehar.


Sorrera


Arrantzak garrantzi handia izan du Euskal Herriaren historian, oinarrizko baliabide iturri izan baita itsasertzeko herri gehientsuenentzat.  Euskal Herriko ekonomian gaur egun duen indarra txikia da garai batean izan zuenarekin alderatuta, baina gurean erro luzeak dituen eta trakzio indar garrantzitsua egiten duen sektorea da oraindik ere.


Bikingoetatik etorri omen da arrantza?


Euskal Herriko arrantzari buruzko lehenengo agiriek bale arrantza eta balekiaren komertzializazioa aipatzen dituzte. Beti pentsatu izan da, nahiz eta froga argirik ez izan inon, euskaldunei bikingoek erakutsi zietela bale arrantza nola egin, garai batean izan baitzen normandiarren bizilekurik Lapurdiko lurretan. Tesi honen arabera lapurtarrek bikingoen arpoiak eta haien ontzietako elementurik garrantzitsuenak eta egiteko modua kopiatuko zituzten eta, gerora, bizkaitar eta gipuzkoarrei irakatsi.


Balearen arrantza


Balearengandik ateratzen ziren produktu guztietatik eskaririk handiena zuena, koipea urtu ondoren geratzen zen olioa zen (lumera), argia egiteko erretzen zena.
Gizonak ziren arrantzatzen zutenak baina, gizonek ez zuten garrantzi handiena; izan ere, emakumeek arrantzatzeko sareak egiten zituzten arrantza aurrera eramateko. Gainera, emakumeak produktuak saltzen zituztenAdibidez, Santurtzin sardinerak oso famatuak ziren izan ere, beraien abestiek beti saltzea lortzen zuten. “Mis sardinitas, que ricas son, son de Santurce las traigo yo”
Oriotarrek, Kantauri itsasoko azken balea harrapatu zuten 1901eko maiatzaren 14an, bere oroipena ondo merezi izanda duen balentrian, eta Oriok oriotarretako batzuk gogoratu ohi du une horretan bost urtez behin parte hartzen duen berregitearekin.


Gastronomia onena


Euskaldunek ere, fama dute haien gastronomiagatik; izan ere, arrantzatzen duten arrainak oso kalitate onekoak direnez plater tipiko asko asmatu dira arrainetan oinarrituta. Oso plater famatuak dira adibidez, bakailoa pilpilera, txitxarroak, legatza…
Hainbat sukaldari famatu gauzatu dituzte, adibidez, Carlos Arguiñanok, zekulako platerrak egiten ditu, Bakailoa Pilpilera esaterako. Euskal Herriko jatetxeetan plater nabarmenduetakoa da; izan ere, hainabat turista etortzen dira gure gastronomia ikusteko eta probatzeko, horregatik arrantza, sekulako garrantzia izan du Euskal Herri osoan.    

Arrantza sektorea desagertzen ari ote da Euskal Herrian?


Euskal arrantza sektorea egoera larrian dago aspalditik, eta egoera hori are gehiago okertu da orain, arazo hauek direla eta: antxoa arrantzatzeko debekualdia, lonjako prezioen izoztea eta Indiako Ozeanoan atuna arrantzatzen aritzen diren itsasontziek itsaslapurrekin dituzten arazoak.
Zein dira egoera hori sorrarazi duten euskal arrantza sektorearen arazo garrantzitsuenak? Arrantzale izateak berekin dakar bizimodu latza izatea: denbora asko kanpoan igaro beharra, atuna zein bakailaoa lortzeko urruneko arrantzaguneetara joan beharra eta, orain Indiako Ozeanoan gertatzen ari den bezala, segurtasunik eza. Arazo horietako bat da arrainaren lonjako prezioak ia erabat izoztu direla. Sektore horretako hainbat iturritatik ziurtatu dute lonjako prezioak ez direla ia batere aldatu azken hogei urteetan, merkatuetako prezioak izugarri igo diren arren.

Iruzkinak